entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-03-11

Old Seed eta Occhi di Farfalla biran

Lau kontzertu eskainiko dituzte elkarrekin Euskal Herrian

Biraren kartela. Biraren kartela.
Hainbeste urteetako elkarlanaren ostean, lehen aldiz elkarrekin jotzen arituko dira Kanadako bakarlaria eta Zarauzko bikoa.



DATAK


* Martxoak 11, asteartea: PUTZUZULOn afarimerienda akustikoa, 19:30etan.
* Martxoak 12, asteazkena:  GETARIAKO HARRALDEn, 20:00etan.
* Martxoak 13, osteguna: BONBERENEAn, 20:30ean.
* Martxoak 14, ostirala: GORA TABERNAn, Gasteiz, 20:00etan  (Old Seed bakarlaria bakarka izango da zuzenean).



OLD SEED

Kanadako bakarlaria gurera datorren laugarren aldia da. Orain Alemanian du egoitza nagusia. Holandan, banda osoarekin grabatu duen disko berria aurkeztera dator bakarka. Bere ibilbideko laugarren lan luzea zuzenean gozatzeko aukera polita.




OCCHI DI FARFALLA
Zarauzko bikoak 2013ko udan argitaratutako diskoa aurkezten jarraitzen du. Rock ukituz eta begirada feministaz bustiriko abesti sinpleak dakarzkigute. Txekian, Italian, Alemanian... barrena biran aritu dira.



bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.