Ez dakigu argazki hau (Bob Log III) erakusketan dagoen, baina Juxeren argazkietako bat da...
J. A. Areta Goñi, aka Juxe, argazkilari zorrotza da. Juxe bere argazkien bidez mintzo da eta bere argazkiek bere ofizioa islatzen dute. On-Stage bere erakusketa ibiltaria Donostiako L’Bukowski musika klubean duzue ikusgai azaroaren hondarrera arte.
Dagoeneko ikusgai duzue Juxeren argazki sorta
L’ Bukowski musika klubean. Azaroaren hondarrera arte egonen da ikusgai.
Rock and rollaren begirale zorrotza da Errenteriako argazkilaria eta txuri-beltzezko irudiak egiten ditu.
Entzun!en ohiko irakurleak zaretenok aski ongi ezagutzen duzue, hortaz ez dugu hari buruz berriz hitz egingo. Eta ezagutzen ez duzuenok, badakizue non ikusten ahal dituzuen bere undergroud-rock argazkiak...