entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-12-05

Oparitu Entzun! liburua! Asmatuko duzue!

Azala eta diskoa! Azala eta diskoa!
Urteroko hitzorduari fidel, Entzun! liburu berria aurkeztu berri dugu. Beti bezala, kargatuta dator eta Euskal Herriko 18 taldek zein artistek grabatutako beste horrenbeste kantuz osatutako CD-bilduma batez lagunduta dator.

Entzun! disko-liburu berria (62. zenbakia) edukiz gainezka dator, beti ere, euskal musikagintza ardatz hartuta, baina geure mugetatik at egiten dena ahaztu gabe:



Yeah-yeah-yeah!

  • Basque party revisited. Euskal ye-yearen historia ahaztua. Jon Eskisabelen eskutik atzera begira jarri gara, gure musikaren “mugimendu” ahaztuena eta ezkutukoena berreskuratzeko: Enarak, Urretxindorrak, Ameslariak, Erlak, Daikiris, Jose Antonio Villar...

Sakonean

  • Benito Lertxundi. Elkarrizketa sakontasunean. Erlijioaz, gizarteaz, musikaz... mintzo zaigu musikari oriotarra.
  • Balerdi Balerdi. Iruñeko taldea hiruko moduan bueltatu da. Toño Murok gure galderei erantzun die luze eta zabal.
  • Euskal gaztetxeak gaur egun: Erreportaje honentan, gaztetxeek egun dituzten erronkak aztertu ditugu okupazioaren esparruan inplikatutako hainbat pertsonen eskutik.
  • Euskal musikagintzaren anekdotak. Urko Ansak euskal musikak eman dizkigun anekdota dibertigarrienetako batzuk ekarri dizkigu eta baita gertakari latz batzuk ere.
  • Euskadiko Musikari Elkartuak. Elkarrizketa egin diogu Iñaki Salvador piano jole eta elkarteko kideari.


Sheena is a punk rocker
  • Nuevo Catecismo Católico. Euskal Herriko punk talderik onenak 20 urte eman ditu oholtzaren gainean. 20 urteko errepasoa egin dugu bere protagonisten ahotik.
  • Aussie punk. Australiako harribitxi ezkutuak desestali dizkigu Julen Azpitartek: Fun Things, Chosen Few, Victims, The Sxientists (lehen garaia) Leftlovers, Razar...
  • Hardcore latinoa: Birusa inperioaren erraietan.
  • Leihotikan
  • Sex Pistolsen oporrak eguzkipean
  • Zuloak
  • Humilitate

Klik!

  • Mariví Ibarrola, 80etan tirokatu zuen argazkilaria. Mariví Ibarrolaren Yo disparé en los 80 argazki liburutik kanpo gelditu diren hainbat argazki Entzun! liburura ekarri ditugu: Eskorbuto, Hertzainak, RIP, Kortatu, La Polla Records, O.K. Korral...
  • Joseba Irazoki (zuzeneko argazkiak)
  • Urteko argazkiak. Juxe, Juan G. Andrés eta Koldo Orue argazkilarien irudi onenen hautaketa: Doctor Explosion, Motorsex, Sweet Vandals, Lobo Elétrico, Supersweet, Joseba B. Lenoir, Desastrozombies, The Legendary Shack Shackers, Surfin Kaos, Naked Heroes, Anai-Arrebak, Kim Lenz, Inoren Ero Ni, Anari, Shannon and The Clams, Lisabö, Shellac, Munlet, The Horrors, 25th Coming Fire, Gonzalo Tejada, Discipulos de Dionisos, Berri Txarrak, Sharon Stoner...

 
Top of the pops
  • Euskal Herriko doinu popzaleenak, baina ez hori bakarrik: Wilhelm & The Dancing Animals, Belako, Seiurte, Lauroba, Los Ginkas, Naica.


Tipo bereziak eta gauza bereziak

  • Spacemen 3, hegaldi lisergikoa (erreportajea).
  • Ariel Pink: Eroa, jenioa edo ergela?
  • Bizardunak
  • Euskanta. Erromako bi eskoletako haurrek abestiak konposatu eta euskaraz abesten dituzte. Nolatan?


Txuri ta beltz

  • Betagarri.
  • Etta James. Atzera begirako artikulua aurten joan den soul abeslari handi honen omenez.
  • Revolutionary Brothers.
  • Punko & Gure Gauza elkartea.
  • The Hot Wok eta Tom Tom Makuts, Gasteiz tropikala.
  • Goienetxe Anaiak eta Glaukoma rapeatzen ari dira eta batzuk ez dira enteratu...

Rocka edo rolla, edo biak batera

  • Black Sabbath. Tony Iommiren biografian oinarritutako bidaia
  • U.K.Bill, Iheskide, Meido, Capsula, Los Cretinos, Mutürbeltz, Gatibu, Gose, Anje Duhalde, Layo Raser, Sonic Trash, Supersweet, La Banda del Abuelo, Izaki Gardenak...


Disko kritikak / entzunaldiak

  • Joey Ramone, Los Galerna, Patti Smith, X, The Jon Spencer Blues Explosion, Zuloak, The Hives, Dominique A, Alabama Shakes, The Plimsouls, Imperial State Electric, Sigur Rós, Spiritualized, Los Carniceros del Norte, No Means No, Nodrama, Hilotz, Katatonia, Gamora, Estankona, Sacramento, Iturria, Nevermind Trio, Layo Raser, Mikel Uraken, Los Mambo Jambo, Yo la Tengo, Alejandro Escovedo, Larregi, The Sonics.  


The best(e):

  • Iritzi artikuluak Antton Iturbe eta Urko Ansaren eskutik.
  • Komikiak, Josevisky eta Ioioren eskutik.
  • Urteko afixak: Anai-Arrebak, Red Fang, Malo, Dictadura, Karma to Burn, Hilkar, Jupiter Jon, Antisect, Goienetxe Anaiak, Muturbeltz, Javier Sun, Vivba Bazooka, La Urss, Sudor, Giranice, Phantasma, Bidasoa Burning, Andrakan, Mariclub, Lendakaris Muertos, Crazy Spirit, Deer Tick, Erantzun, Ttan Ttakun festa...


---------------------------
  • Prezioa: 15 euro (etxera bidalketa barne)
bidali zure berria Bidali zure berria
ENTZUN! BILDUMA 2012

Joseba Irazoki ­­– Esperoan  daude                                                02:59           
Mutürbeltz ­– Kea ikus dadila                                                          03:24
Los CretinosBlack Phantom                                                      02:52
Gora Gora KidsYuri Gagarin                                                      01:57
Zuloak3, 2, 1 Malenkonia                                                           03:36
Xabi San SebatianHel Nazu                                                      03:40
Leihotikan ­­– Esperantza                                                                02:19
Gose ­­– Hil da Europa                                                                      03:01
SeiurteInsert Coin                                                                       03:18
Iñigo CabezafuegoEl traje del emperador                                 02:55   
Izaki GardenakSagarroia                                                           03:23
Balerdi BalerdiHegoak (In Dylan imitatione)                             03:21
BizardunakBarrezka                                                                  03:29
Wilhem & The Dancing AnimalsFinisterre                               03:37
Triz3psTrifunka                                                                           02:32
GlaukomaItzali ezin                                                                    04:56
Revolutionary Brothers & Hermano LBrothers en el Asfalto   03:09
Goienetxe AnaiakAnaia Nagusia                                               03:58

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.