entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2015-07-15

PAM (putoamoakmatematiketan) taldeak 'Hurrengoan bai' diskoa argitaratuko du irailean

Hauxe izango da PAMen disko berriaren azala. Hauxe izango da PAMen disko berriaren azala.
Lotura erlazionatuak
Berau finantzatzeko kanpaina abiatu dute Verkami plataforman

Ermuko PAM (Putoamoakmatematiketan) talde beteranoa bueltan da. Irailean argitaratuko dute euren disko berria, bosgarrena 1999an sortu zirenetik. Hurrengoan bai izenburua izango du eta hamaika kantu berri bilduko ditu. Berau finantzatzeko Verkami bidezko kanpaina abiatu dute (lagundu nahi baduzue, klikatu eskuineko estekan eta bertan aurkituko duzue informazio guztia).

2014an zehar kantuak sortzen aritu dira PAMeko kideak, eta 2015eko otsailetik apirilera bitartean grabatu dituzte Eibarko musika elkartearen Legarreko estudioan.
Itxaronaldia arintzeko eta diskoaren nondik norakoak argitzen hasteko, Izena / Izana izenburuko single digitala argitaratu dute. Bi kantu dakartza: Bi heren eta Ezinize najan, olerki palindromoarekin eginiko abestia.

Esan bezala, Hurrengoan bai diskoa irailean argitaratzeko asmoa dute eta berau aurkezteko kontzertu berezia egingo dute Ermuan irailaren 26an.

bidali zure berria Bidali zure berria
PAM


PAM, PutoAmoakMatematiketan, 1999an sortu zuten Ermuan, Dantzut eta Julio Kageta taldeetan aritutako Carlos, Markos, Iker eta Juanmik. Ondoko lanak argitaratu dituzte: s/t demo, 2000; s/t 2001; The Killing Washing Machine, 2003; X, 2005; Heldu, inoiz ez, 2008; 5!, 2013). Aurki, Hurrengoan bai kaleratuko dute. Carlos, Markos, Juanmi eta Jokinek osatzen dute PAM gaur egun.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.