entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-12-13

Paul Collins-ek Irunen joko du ostiral honetan

"King Of Power Pop!" aurkeztera dator

"Mitiko" adjektiboa erraz eransten ahal diogun musikaria da Paul Collins, power poparen maisua. The Nerves edo The Beat-en ondarea aski da Collins jauna goraipatzeko.


Bada, ostiral gauean, Jim Diamondek Detroiten ekoitzitako eta grabatutako diskoa, King Of Power Pop! (Alive Records), aurkeztuko du Paul Collins-ek Cafe Irun aretora gerturatzen direnen gozamenerako.
Hain zuzen ere, bere azken diskoaren kredituetan, Collinsek dio The Nerves, The Breakaways eta The Beat batzen dituen lana dela King Of Power Pop! Collinsek kantu sorta ederrak egin ditu The Beat desegin zenetik, baina King Of Power Pop! diskoak bere lan onenen indarra, nostalgia eta freskotasuna biltzen dituela diote musikazale askok.
King Of Power Pop! diskoak lankidetza hauek ditu: Eric Blakely gitarra jotzailea, Diamond baxuan eta Dave Shettler baterian.



Kontzertua irekitzen Octopus's Garden taldea izanen da.
PAUL COLLINS BEAT + Octopus
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.