entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-08-03

Berri Txarrak trio. Berri Txarrak trio.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Irailaren 14an kaleratuko da Payola, Berri Txarraken seigarren diskoa Roadrunner diskoetxearen bitartez.

Hamaika kantuz osatutako diskoa da PAYOLA, 11 kantu, hamaika gogoeta, 11 proposamen, hamaika galdera. Chicagon Steve Albiniren laguntzarekin ekoitzita, hamabost urteko ibilbidea duen talde hasi berriaren lana dirudiela esan digute (guk oraindik ez dugu entzun): zuzena, gordina, amorruz betea eta, batez ere, zintzoa.

Are gehiago esan digute entzuterik izan dutenek: disko garaikidea da, bere sasoikoa, bai musikari bai hitzei dagokienez. Musikarekiko begirunea, hitzekiko ardura. Erosotasunik ez, inertziarik ez, autokonplazentziarik ez. Errepikatzerik gura ez duenak arriskatzea du maite.

PAYOLA irailaren 14tik aurrera salduko da.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.