entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-08-03

Piztiak taldeak Ondarroako Marabilli Sormen Festibaleko kanta ofiziala egin du

'Bixitxi marabilli re' du izenburua eta Gari, Aiora Renteria, Petti, Gorka Urbizu eta Nerea Sanchezek kolaboratu dute

Asteon jakinaraziko dituzte kartelaren izen esanguratsuenak. Asteon jakinaraziko dituzte kartelaren izen esanguratsuenak.

Bixitxi marabilli re - Piztiak

Bixitxi marabilli re - Piztiak
Lotura erlazionatuak
Hemen entzun!
 

Piztiak taldeak egin du Marabilli Sormen Festibaleko kanta ofiziala. Bixitxi marabilli re du izenburua eta talde ondarrutarrak U diskoan argitaratutako izen bereko kantaren bertsioa da.
Berau grabatzeko gure eszenako izen esanguratsu batzuk gonbidatu dituzte: Gari, Aiora Renteria (Zea Mays), Petti, Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Ondarroako Keike taldeko Nerea Sanchez.

  • Marabilli Sormen Festibala aurtengo urriaren 1etik 4ra egingo da Ondarroan eta asteon iragarriko dira izenik nabarmenenak eta sarrerak sagai jarriko dira www.marabilli.re web orrian.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.