entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-01-14

Piztiak taldearen 'crowfunding' kanpainaren azken egunak

Urtarrilaren 24an itxiko da ondarrutarren 'U' izenburuko diskoa finantzatzeko ekimena

Ilargia naiz, Gabeko kalapitxixak erakusketako artelana, kanpainako sarietako bat da. Ilargia naiz, Gabeko kalapitxixak erakusketako artelana, kanpainako sarietako bat da.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Musikari dagokionez, "lasaiagoa" izango dela aurreratu digute


Ondarroako talde ezagunak Verkami bidezko kanpaina abiatu zuen joan den abenduaren 15ean bere disko berria izango dena finantzatzeko. Urtarrilaren 24an bukatuko da zaleei zuzendutako kanpaina.

U deituko da lan berria eta taldearen zortzigarren diskoa izango da. 10 edo 11 kantu jasoko ditu. Ildo musikalari buruz galdetuta, hauxe erantzun digu Josu Aranbarrik: "Piztiak izango da, baina beti bezala bere petsonalitatearekin, hau da, sonoritate ezberdina, lasaiagoa esango nuke, eta amerikano kutsuarekin".

Diskoko kantu guztiak Josu Aranbarrik eta Txomin Uribek konposatuak dira. Hitzak berriz, aurretik aipatutako bi musikarienak eta Kirmen Uriberenak izango dira.
Diskoa Urdulizko Tio Pete estudioetan grabatuko dute 2015eko urtarrilaren hasiera honetan. Teknikari lanetan Jose Lastra (Zea Mays, Ama Say, Split 77, Pi LT, Juan Carlos Perez...) arituko da. Gainera, jakinarazi ez dizkiguten gonbidatu batzuk pasako dira estudiotik.
Disko berriak otsailean edo martxoan ikusiko du argia CD formatuan eta formatu digitalean.
bidali zure berria Bidali zure berria
TALDEKIDEAK

Gaur egun, Piztiak dira:
* Josu Aranbarri
* Jesus Galan
* Peio Larra

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.