entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-10-31

Plateruena, 10. urteurrena eta lanean segitzeko asmoz

Gaur, urriak 31, urtebetetzea ospatuko dute etorkizunean begiak jarrita

Plateruenak 10 urte bete ditu. Plateruenak 10 urte bete ditu.
Lotura erlazionatuak
Plateruenak hamar urte bete ditu udazken honetan. Pozteko albistea, nahiz eta garai zail xamarrak igarotzen ari diren. Urte osoa daramate "zilarberritzen", edo beste moduz esanda, aretoaren inguruko hausnarketa egiten, Durangoko kulturgunearen bideragarritasuna bermatzeko xedez.

Durangaldeko sortzaile eta elkarteekin kultur egitasmoaz gogoeta egin dute, eta herri-eragileen parte hartzea hobetzeko lan-taldeak sortu; Durangoko Udalarekin ere partekatu dute hausnarketa hori, kulturgunearen kudeaketa bideragarri izan dadin baldintza hobeak adosteko. Herritar guztiei dei egin diete ere, Plateruenean parte hartu dezaten, kultur egitasmoak gauzatzeko borondatezko lanean jardunez zein kulturgunearen etorkizuna ziurtatzeko diru ekarpena eginez. Plateruenako webgunean irakurri dugunez, azpiegitura eraikitzeko asko zorpetu ziren orain hamar urte, "eta 250.000 euro bankuei itzuli beharrak egitasmoaren bideragarritasuna zalantzan jartzen du".

Diru ekarpen eta borondatezko lan kanpaina abian da jada. Esteka honetan argibide guztiak aurkituko ditu interesatua dagoen orok: http://www.plateruena.net/ekarpen-kanpaina/


  • X. URTEURRENEKO EGITARAUA
19:00retan Andra Marin hasita, KALE ANIMAZIOA (Erraldoi, dultzainero, dantza eta batukadagaz)

19:30etan
Plateruena kanpoan: KANTULAGUN eta ARGI SOINU IKUSKIZUNA

20:00retan
Plateruenean IZARREN HAUTSA DANTZA IKUSKIZUNA, MIKEL NUEZ ETA ANDER ERZILLAREN MUSIKA EMANALDIA, PINTXO DASTAKETA

21:00retan
DJ AINHOA

bidali zure berria Bidali zure berria
ZILARBERRITZEN

Joan den seihilekoan PLATERUENAren inguruko gogoetan aritu dira, Durangaldeko elkarte, sortzaile eta kulturzaleekin batera, EHUko Parte Hartuz ikertaldeak gidatuta.

ZILARBERRITZEN deritzon prozesu parte-hartzaile honetatik sei lerro estrategiko ondorioztatu dituzte. Honatx:

1) Proiektuaren transmisioa

Proiektuaren etengabeko transmisioa ezinbestekoa da, jendarteak Plateruena gertu eta bere sentitzeko. Horretarako proiektua konpartitu eta, Plateruena zer den, zelan sortu zen eta zein helburu dituen transmititu behar da.

2) Elkargunea: elkarteentzako, sortzaileentzako, sortzaile emakumeentzako

Plateruenak elkargune papera hartu beharko lukeela uste da bai elkarteen artean, zein sortzaileen artean eta zelan ez emakume sortzaileen artean bereziki.

3) Emakumeen presentzia

Ikuspegi feminista antzokiaren jarduera guztietan eta egunerokotasunean txertatzea beharrezkoa da. Gizarte ereduaren arazo moduan identifikatzen den arren Plateruenaren inplikazioa eskatzen da horri aurre egiteko.

4) Komunikazio bideak ugaritzea

Prozesu osoan komunikazioa sakonago landu beharra sarri aipatu da. Proposamen bezala bi puntu nabarmendu daitezke: batetik gardentasunaren
garrantzia, eta bestetik komunikazio pertsonalizatua egiteko beharra.
Honekin lotuta, komunikazio estrategiak interakziorako bidea zabaldu beharko lukeela nabarmendu da, joan eta etorriko komunikazioa lortze aldera.

5) Askotariko diziplinak barneratzea

Musikak programazioa monopolizatzen duela aipatzen da. Beste kultur diziplina batzuk barneratu beharra dago.

6) Sortzaileentzako babes eta sustapen gunea izatea

Plateruena kulturgintzarako gunea izanik sortzaileekiko laguntza harreman bat eduki beharko lukeela ikusi da. Hauekin elkarlanean arituz, espazioa eskainiz eta beraien intereserako ekimenak antolatuz.

Proposamen guzti hauek aurrera eraman ahal izateko oinarrizko aldaketa bi proposatzen dira: kudeaketa eredua aldatzea eta eraikinaren espazioa egokitzea espazio berriak sortzeko.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.