entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-09-20

Pow Pow Pows talde sortu berriak Carlton Meltonekin (Zen Guerrillako Andy eta Rich ) bira eginen du Euskal Herrian

Chechu (Mermaid-Green Manalishi), Adolfo (Electric Riders), Aitor (Vicepresidentes-Sorkun) eta Iñigo Cabezafuego (Basque Country Pharaons, Mermaid, Royal Canal...) musikariek osatzen dute konbo berria

Pow Pow Pows! Pow Pow Pows!
Lotura erlazionatuak
Honek zer esanik emanen du. Seguru. Pow Pow Pows izenaren atzean eskarmentu handiko musikari zailduak baitaude eszenatokia erretzeko prest. Urria eta azaroan bira eginen dute Carlton Melton-ekin. Ez da gutxi.


Chechu (Mermaid-Green Manalishi, Basque Country Pharaons), Adolfo (Electric Riders), Aitor (Vicepresidentes-Sorkun) eta Iñigo Cabezafuego (Basque Country Pharaons, Mermaid, Royal Canal, Atom Rhumba...) musikariek talde berri bart sortu dute: Pow Pow Pows eta berandu baino lehen, martxan jarriko dute eszenatokietan olioztatzeko.
Hasteko, hauek dira Carlton Meltonekin eginen duten biraren datak. Nafarrek irekiko dituzte Zen Guerrillan ibilitako Andy eta Rich-en talde esperimentatzailearen kontzertuak:

* Urriak 30, Atarrabiako Kultur Etxea. Inprobisazio psikodelikoko arratsaldea. Carlton Melton talde nagusi gisa eta luxuzko gonbidatuak haiekin inprobisatzeko.
* Urriak 31, Mataderoa - Azkoitia. Carlton Melton + Pow Pow Pows
* Azaroak 2, Bukowski - Donostia. Carlton Melton + Pow Pow Pows
* Azaroak 3, Helldorado - Gasteiz. Carlton Melton + Pow Pow Pows
CABEZAFUEGO BAKARKA

Bien bitartean, Iñigo Cabezafuegok lau abestiko ep-a grabatzen ari da orain. Udazkenean argitaratzeko asmoa du musikari ipurterreak bere izenpean. Aurrerago, berri gehiago. Esan dezagun, bakarrik, Donostiako Bukowkin joko duela azaroaren 28an Night Beats garage-psych taldearen telonero gisa.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!