entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-01-29

Primavera Sound jaialdiak aurtengo kartel osoa jakinarazi du

Maiatzaren 29tik 31ra egingo da Bartzelonako Parc del Forum-en

2014ko Primavera Sound-eko kartela. 2014ko Primavera Sound-eko kartela.
Lotura erlazionatuak
Arcade Fire eta The Pixies kartelburuekin batera, Television, Queens of The Stone Age, Nine Inch Nails, The National edota Caetano Veloso ariko dira. Amaigabea dirudi talde eta artistez osatutako 2014ko egitarauak. Hitzordu erraldoien maitaleentzako.


Urteak dira Bartzelonako Primavera Sound, jaialdi handi bat izatetik ekitaldi erraldoi bat izatera pasa zela. Musika entzun eta gozatzeko modurik egokiena ez da Parc del Forum-eko hitzorduak eskaintzen duena; bai ordea, artalde sentitzekoa, hain da handia bertaratzen den jendetza. Norberak erabakiko du Out of steep ibili nahi duen edo abeltegi erraldoi honetan sartzera ausartzen den. Halarik ere, ezin esan Primaverak etxeko lanak egin ez dituenik. Antolatzaileek askotariko egitaraua osatu dute: kartelburu potenteak bildu dituzte eta talde interesgarri askori leku egin diete. Euskal Herritik, Belako joanen dira.

Maiatzaren 29an, Arcade Fire, Queens of the Stone Age, Neutral Milk Hotel, Julian Cope, Disclosure, Charles Bradley, The Ex, Shellac (apartamentu bat izanen dute dagoeneko Konte Hirian?), Sun Ra, Chvrches, Antibalas, St. Vincent edota Metronomy taldeek joko dute, beste askoren artean.

Maiatzaren 30ean, The National, Pixies, Slowdive, !!!, The War on Drugs, Darkside, Dr. John and The Nite trippers, Haim, John Grant, Slint, Drive-By Truckers, Mick Harvey, Lee Renaldo and The Dust eta Body/Head (Kim Gordonen taldea) ariko dira, besteak beste.

Maiatzaren 31n, Nine Inch Nails, Kendrick Lamar, Volcano Choir, Caetano Veloso, Mogwai, Television (Marquee Moon joko dute), Godspeed You! Black Emperor, Foals, Cut Copy, Superchunk, Seun Kuti & Egypt 80, Black Lips, Ty Segall, The Mark Eitzel Ordeal, Mishima edota Belako taldeek joko dute.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.