entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2010-11-08

"BANDEN LEHIA" LEHIAKETAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNAK

Lotura erlazionatuak
Azaroaren 28an amaitzen da Banden Lehian parte hartzeko epea.

Talde amateurrentzako musika lehiaketan parte hartzeko epea agortzen ari da. Azaroaren 28an bukatuko da hain zuzen ere. Interneten eta zuzeneko kontzertu batean osperik handiena duen musika taldea sarituko da.

Lehiaketak bi fase izango ditu.
Lehenengoan, taldeakweb orri honetan eman behar dute izena, eta entzuleek botoak emango dituzte. Banda horiek sare sozialetan duten ospea ere hartuko da kontuan. Amaieran, boto gehien dituzten lau taldeak sailkatuko dira final handirako. Lehiaketarako hautatuako epaimahai batek beste bi talde aukeratuko ditu finalerako.
Bigarrengoan, final handia ospatuko da. Lehenengo fasean sailkatutako lau taldeek zuzeneko emanaldi bat eskainiko dute.
Finala abenduaren 3an, Bilboko Kafe Antzokian, jokatuko da.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!