entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-04-23

"Horror songs", Gora Gora Kids taldearen ep berria

Talde nafar-gipuzkoarrak segitzen du lau kantuko binilo txikia zuzenean aurkezten

Horror songs tour. Horror songs tour.
Yuri Gagarin - Gora Gora Kids
Zonbidantza - Gora Gora Kids
Lotura erlazionatuak
Abenturazko filmeei, zonbiei, etxe sorginduei eta Yuri Gagarin kosmonautari eskainitako lau kantu biltzen dituen zazpi hazbeteko diskoa aurkeztu du berriki Gora Gora Kids taldeak. Disko "kontzeptuala" hortaz, beldurrezko doinu eta B serieko estetikaren inguruan, beti ere izua eragiteko baino, dibertizeko xedearekin egindakoa.


Ep-a aurkezteko birari ekin zioten duela pare bat hilabete eta Azpeitia, Mutriku, Beasain... herrietan jo ondotik, dagoeneko heldu dira tourraren ekuadorrera. Oraindik data batzuk ixteko dituzten arren, uztailaren hasieran emanen diote akabera kontzertu sorta honi. Rock and roll zantarra, surf eta wersten doinu oinarrizkoak eta 60etako garajea aurkituko ditu entzuleak Horror songs izenburuko zazpi hazbeteko lan honetan.  "Amateurismoari gorazarre" egiten diotela esan ohi dute taldekideek. Guk ez diegu kontrakoa esanen. 
 
Hurrengo kontzertuak

Apirilak 28, larunbata: Gora Gora Kids + The Dealers - The City club (Iruñea), 22:30
Maitzak 10, osteguna: Gora Gora Kids - Gora Taberna (Gasteiz), 20:00
Ekainak 22, ostirala: Gora Gora Kids - Antton taberna (Oñati).

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!