entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

Entzun! 2012-05-14

"Musika Hiztegia" argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak

Musika alorreko oinarrizko terminologia finkatzea eta normalizatzea du helburu

Musika Hiztegiaren lehen argitaraldaria 1.500 alekoa da. Musika Hiztegiaren lehen argitaraldia 1.500 alekoa da.
982 termino jasotzen ditu Elhuyar fundazioak eginiko lan honek


Musika Hiztegia Elhuyar Fundazioak egina da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Hezkuntza Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz. Musika alorreko oinarrizko terminologia finkatzeko eta normalizatzeko premia zegoen eta hiztegi hau hutsune hori betetzera dator.

Hiztegian agertzen diren terminoak Euskaren Aholku Batzordeko Terminologia Batzordeak gomendatzen dituenak dira eta Euskalterm terminologia banku publikoan, www.euskara.euskadi.net/euskalterm helbidean, kontsulta daitezke.



Musika hiztegia hiru atal nagusitan banatuta dago eta 982 termino jasotzen ditu guztira:

1. Instrumentuak
  • Instrumentuak
  • Ahotsa
  • Musikari-taldeak


2. Musika-formak
  • Formak
  • Generoak
  • Estiloak

3. Musikaren teoria
  • Soinua
  • Notazioa
  • Interpretazioa
  • Melodia
  • Erritmoa
  • Harmonia
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!