Erakusketaren afixa.
Parte hartzaileak, argazkilaritza eta musika uztartzea gustokoa duten argazkilariak dira, tartean Juxe eta Koldo Orue, Entzun!eko ohiko argazkilarietako bi.
Erakusketa honetan
60 argazki ikus daitezke, 2011 eta 2012 urteetan zuzeneko kontzertuetan hartuak. Horrela, gaur egun gure agertokietan gertatzen ari dena islatzen du, egungo musika eszenaren erradiografia gaurkotua eginaz.
Musikazuzenean-ek antolatutako erakusketarekin batera, kontzertu, zine emanaldi eta eztabaidarako tarterik ere izanen da.
Irudiek, Euskal Herriko musika eszenako eremu ezberdinak irudikatzen dituzte: Jaialdi handietatik, gaztetxeetako eszena undergrounderaino, herriko plaza edota tabernetako kontzertuak ere hartuz. Bide horretan, musikalki, bertako mugimenduaren musika mota ezberdinak biltzen ditu: rocka, heavya, ska, reggaea, hardcorea edota folka.
Argazki teknika ezberdinak lantzen dira erakusketa honetan: zuri beltzeko argazkietatik, koloreetako argazkietaraino doanzenak. Argazkiak hartzeko moduak ere anitzak izan dira: 35 milimetrotako karrete zaharretatik, egungo teknologi digitaleraino. Beti ere, berezko argazkia errespetatua izan da, inolako muntai edo konponketa gehiegizkorik gabe. Argazkiak diren bezala erakutsiz.
ARGAZKILARIAK· J.A. Areta Goñi ‘Juxe’ · Josu Txintxurreta · Saioa Cabañas ‘Gauilunak’ · Garbiñe Irizar · Makoki · Iñigo Serrano · Hodei Esteban · Guillermo Urkijo · Xavier Berrouet · Vik Fdz · Kepa Garro · Ainara Garcia · Egoitz Irizar · Jon Iraundegi · Arnaitz Eraso · Ander Kerejeta · Koldo Orue · Joseba Barrenetxea · Koldo Eizmendi · Ibon Urizar
ERAKUSKETA EGITARAUA (ANDOAIN)URRIAK 2 ASTEARTEADZ Master Class. Irakaslea: Zigor DZ (Esne Beltza, Fermin Muguruza, Selektah Kolektiboa)
DZ hizkien atzean Zigor Lanpre ezkutatzen da, euskal herriko musika eszenako musikari ezaguna. 90. hamarkadan abiatu zuen musika bidea Selektah Kolektiboa izeneko taldean, euskaraz egindako hip hop musikan aintzindariak izan zirelarik. Gerora Fermin Muguruzaren ondoan ibili da, bai eta egun Esne Beltza talde ezagunean.
Bastero. Erakusketa gela. 19.00
URRIAK 5 OSTIRALAZuloak dokumentalaren proiekzioa
Arrate Rodriguez artista poliedrikoak musika talde bat osatu nahi zuen: taldekideak hautatu, musika estiloa zehaztu, … eta prozesu guztia kamerare-kin erregistratu. “Esperimentua” ez zen gauzatu baina grabaturiko materialguztiarekin Fermin Muguruza musikari eta zinemagileak film dokumentala osatu du. Donostiako Zinemaldian aurkeztuko da lehenengoz.
Bastero. Zinema Aretoa. 22:30.
URRIAK 9 ASTERATEAMahai ingurua:
Egungo musika mugimendua AndoainenHerriko musika mugimendua ezagutu nahi duena: urriaren 9an gaztetxean Andoaingo musika eszenaz hitz egiteko. Herriko musikariak, musikazaleak, kultur eragileak... Gaztetxea. 19:00
URRIAK 13 LARUNBATAAndoaingo tabernetatik
Musika maratoia· 21:30 - 22:30 Aker Beltz taberna: Toro y la chica del Frenesi (Bilbotik, Doctor Deseo taldeko bigarren gitarra jotzailea eta azpi ahotsak egiten dituen musikarien ekimen akustikoa. kantu propioak eta bertsioak)
· 22:30 - 23:30 Ganbara taberna: Xabi ta Petti (Bera - Donostia. Donostiako punkrock&roll lehoia eta Berako folk-blues grizzly hartza elkarrekin. Xabi "Señor No" eta Petti, atzapar zorrotzeko piztiak zuzenean)
· 23:45 - 00:45 Txitibar Taberna: Zuhaitz Zatitxuak Blues Band (Soraluzetik, euskaraz egindako blues kantu beroak jotzen dtuen banda. Duela gutxi kaleratu duten lehen diskoa aurkeztuko dute emanaldi honetan)
· 01:00 - 02:00 Irunberri taberna: Dirty Brothers. (Arrasatetik, kantu propioak eta punk-rock kantu ezagunen moldaketa akustikoak lantzen dituen banda zikina. Bi disko kaleratu dituzte, azkena,
Egun Ilunak izenekoa)