entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Myriam Garzia 2015-09-09

Rise Against, Refused eta Berri Txarrak BEC-en

Datorren urriaren 4an oholtza konpartituko dute gurean

Jaialdiaren afixa. Jaialdiaren afixa.
Lotura erlazionatuak
Doctor Music kontzertu promotoraren eskutik, Chicagoko (AEB) Rise Against hardcore talde ezagunak bi data iragarri ditu datorren urrirako estatuan. Lehenengoa Barakaldoko BECen izango da, urriaren 4an eta, horren ostean Madrilen izango dira, urriaren 6an. Baina, Chicagoko mutilak ez dira bakarrik egongo. Suediako Refused taldea eta aspaldiko lagun duen Berri Txarrak taldea izango dituzte amerikarrek oholtza gainean lagun.


Ez da Rise Against-ek eta Berri Txarrak-ek kolaboratzen duten lehen aldia, Gorka Urbizuk, Tim McIlrath-en (Rise Against-eko abeslaria) laguntza izan baitzuen Denak ez du balio singlean, bi taldeen arteko lotura musikalaren isla.
Munduko leku anitz desberdinetik badatoz ere, hiru taldeek badute ezer komunean, indarra eta soinu astunen zaletasuna, baina, baita ere melodikotasuna eta harmonia oinarrian.

Rise Against 1999an sortu zen Chicagon, hardcore melodikoaren garai gozoetan. Aski ezaguna zen taldea, baina 2011an argitaratutako Endgame diskoak (DGC Records) eman zion merezitako zabalkundea eta mundu mailako ospea. The Black Market (Interscope, 2014) disko berria besapean, Euskal Herrira datoz hainbat zaletuen gozamenerako. Euren azken diskoa, dinamikoa, indartsua eta geldiezina da, taldearen bederatzigarrena. Hardcore melodikoaren ildo nagusiak jarraitzen ditu eta taldearen esperientzia luzearen isla da. Tim McIlrath abeslariak idatzitako hitzetan ez da salaketa falta, ez eta bere barne munduko gogoetarik ere. Zuzeneko indartsua dute, diskoaren ekoizpen garbiak erakusten duena baino zaratatsuagoa, hardcorearen baitako hainbat taldek bezala.




Refused Suedian sortutako hardcore punk taldea dugu. 1991an elkartu eta hiru disko argitaratuta gero, taldea 1998an desegin zen. Hala ere, 2012an jatorrizko taldekideek zenbait jaialditan parte hartu eta berriro ekin zioten diskoak grabatzeari. Freedom (Epitaph, 2015) dugu euren azken lana. Soinu astunak nagusi dira. Hala ere, Refused nahiko eklektikoa da eta berdin edaten du hardcore, soula, rocka edota punketik, melodikotasuna ahantzi gabe.



Urriaren 4an taulara igoko den hirugarren bandak, Berri Txarrak taldeak alegia, ez du aurkezpenik behar. Denbora da Poligrafo Bakarra (Only in Dreams) aurreko udazkenean argitaratu zutenetik, Lekunberriko taldeak goranzko bidea baino ez du ezagutu. Bira arrakastatsua egiten ari da, aretoak betez bai hemen zein atzerrian. Beraz, BEC betetzeko erronka ez diela beldurrik ematen pentsa dezakegu. Batek daki txiki geratuko ez ote den.

bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.