entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-01-22

Rockein! musika lehiaketaren hirugarren edizioa abian da

Gaur ireki da izena emateko epea eta martxoaren 22ra arte luzatuko da. Hego Euskal Herriko taldeei zuzenduta dago

Rockein! lehiaketaren 3. edizioa abian da. Rockein! lehiaketaren 3. edizioa abian da.
Finala maiatzaren 9an izango da Basauriko Social Antzokian

Aurreko bi edizioen arrakastaren ostean (denera 190 taldek hartu baitzuten parte) bueltan da Rockein!, Hego Euskal Herriko (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa) musika-proiektuak sustatzea helburu duen musika taldeen eta bakarlarien lehiaketa. Basauriko Udalak antolatzen du lehiaketa hau eta Arrigorriaga eta Galdakaoko udalak laguntzaileak dira.

Gaur (urtarrilak 22) ireki da Rockein! musika lehiaketan izena emateko epea. Taldeek eta bakarlariek martxoaren 22ra arte eman ahal izango dute izena. Jasotako grabazio guztien artetik, epaimahaiak sei talde finalista hautatuko ditu. Talde horiek Basauriko Sozial Antzokian joko dute maiatzaren 9an, larunbatarekin. Kontzertuaren ostean, epaimahaiak lehiaketako talde irabazleak zeintzuk izan diren erabakiko du.

  • PARTE HARTZEKO OINARRIAK:
- Gutxienez taldekideetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan jaiotakoa izatea edo bertan bizitzea.
- Gutxienez taldekideetako bat Basaurin, Arrigorriagan edo Galdakaon erroldatuta egotea, talde lokal onenari saria irabazi ahal izateko.
- Taldekideak 16 urtetik gorakoak izatea.
- Izena ematerakoan gehienez disko bat izatea editatuta, diskografia kontratu baten mende egon zein ez.
- Abestiak jatorrizkoak izatea.
- Musika estilo guztiak onartuko dira.
- Beste edizio batzuetan izena eman duten taldeek oraingo honetan ere parte har dezakete, betiere aurreko betekizunak betetzen badituzte. Beste edizioren batean irabazle izan diren taldeak ezingo dira kategoria berberean lehiatu.

  • SARIAK:
TALDE IRABAZLEA
- Single profesional bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea (gehienez hiru abesti).
- Bideoklip profesional bat grabatzea eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusietako batean kontzertua ematea edo MAZ Basauri jaialdiaren barruan emanaldia eskaintzea (antolakuntzak zehaztuko du).
- Singlearen 500 kopia diseinatzea eta editatzea

TOKIKO TALDE IRABAZLEA
- Bizkaiko areto nagusietako batean kontzertua ematea edo MAZ Basauri jaialdiaren barruan emanaldia eskaintzea (antolakuntzak zehaztuko du).

EUSKARAZKO TALDE ONENA
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.

Info +: rockeinlehiaketa@gmail.com  / Tel: 944 666 430
bidali zure berria Bidali zure berria
AURREKO EDIZIOAK

Lehendabiziko lehiaketan 85 taldek eman zuten izena eta hauetatik hogeik sail lokalean ere hartu zuten parte Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin edo Galdakaon (antolatzaile izandako udalerriak) erroldaturiko kideren bat zutelako. Nafarroako  RADIOFUNKENS taldeak irabazi zuen talde onenaren saria.
Ocaso Holograma izeneko EP-a argitaratzeaz gain, Mondosoronok ospaturiko Jai Demoskopikoetan zuzenean jotzeko aukera izan zuten Audience eta John Berkhout taldeekin batera Fever Clup aretoan. Iran izeneko bideoklipa ere ekoiztu zuten. Arlo lokalean, ERO talde galdakoztarra suertatu zen garaile, MAZ Basauri jaildian zuzenean jotzeko aukera irabaziz. Azkenik, euskarazko talde onenaren saria KASERNARAT talde irundarrak irabazi zuen eta honi esker Inoiz izan ginena izeneko abestia ekoizteko aukera eskaini zitzaien.

Iaz, 105 taldek eman zuten izena eta hauetatik hogeita bostek sail lokalean ere hartu zuten parte Basaurin, Arrigorriagan, Galdakaon edo Urdu

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.