entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-03-12

Rockomikiak erakusketa handitu eta Gasteizeko errealitatera egokitu dute

Rockomikiak erakusketa Gasteizen dago orain. 80etan underground kultura bizia izan zuen hiriak. Rockomikiak erakusketa Gasteizen dago orain. 80etan underground kultura bizia izan zuen hiriak. Argazkia: Oihaneder.
Martxoaren 7tik maiatzaren 3ra bitartean egongo da ikusgai Arabako hiriburuko Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian


80. eta 90.eko hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortutako kultura jasotzen ditu Rockomikiak, binetak & doinuak erakusketak. Ekintza artistiko honen ideia nagusia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai egon den izen bereko erakusketan datza. Ideia horri jarraiki, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera ekarri eta zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki-aldizkariak gehitu zaizkio. Gainera, Gasteizko errealitatera egokitu eta erakusketa handitu dute.

Ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin: TMEO, Hala Bedi, The Arlotes...

Hala, ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin. Besteak beste, erakusketak TMEO, Sancho el Sabio Fundazioa, Hala Bedi irratia eta The Arlotes ditu bidelagun.
bidali zure berria Bidali zure berria

KALEAK, DISKOAK eta FANZINEAK


Erakusketan zer?

  • Donostiatik ekarritako 9 panelek, erakusketaren esentzia islatzen duten marrazki eta musika erreferentzia ematen dute; biak ala biak diziplina elkarlotuak. 80. eta 90. hamarkadetako ondare oparoaren 9 collage: nazioartetik gurera, euskal musika talde zenbaiten eta komikilarien arteko lankidetza eta konplizitatea, elkarrekiko inspirazio-iturriak, TMEO, Napartheid, Euskal Herriko underground-ak kanpoan izan duen islada, gaur egunera arteko segida, Entzun! bera

Ordutegia

* Asteartetik igandera: 11:00-14:00 / 18:00-21:00 (Igande arratsaldetan eta astelehenetan itxita)

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.