
2009 nahiko nukeen krisiarekin
ekonomia jendearen alde bihurtuko balitz
bainan izorratu gaituzte irria ezpainetan
milioiak bankuentzat, ezer ez besteentzat
denek irensten dituzte traderen bonusak
emaitzen pribatizaketa, galtzeen partiketa
baina Wall Streeten deboila sistema batena da
kapitalismo mafiosoaren urteak,
etengabeko espekulazioarenak
akzionistenaz ordezkatu komunismoaren
diktatura ; populuak gohaintzerainoko
dirua urrintzen duen Europa
money money money burtsako errekituentzat
money money money burumuinik gabeko rap-eroentzat
baina Historia ez da bukatua beste
mundu bat asmatzekoa baita !
Jeiki ! Oldartzeko mila aitazkia
Adi ! Kontzientziaren importantzia
Zure auzoko bezain munduko hiritar !
Har ezazu hitza !!
nahiko nukeen – Euskal Herrian
kapitulu odoltsuak hertsiko balira azkenean
hainbat urtez, alde guztietan,
hainbat pairamen, noiz ote da entzunen
hondarrean bakea eta errespetua
eskatzen duen - herritarren oihua ?
zaila da oihartzunaren ozena
globalizazioan itota dena baina
zergatik demokraziak lur zahar honetan
gatibu behar luke paper puska batean ?
gataskaren erro politikoak gordeak dira
argamaski; mintzaldi eder aski,
berrien manipulatze aski ; denek ezagutzen dute
izebergaren alde ezkutua, noski !
atxiloketak, exepzio egoera
ilegalizazioak, beti mihi pean…
zenbat tatxa odoltsu zezenaren larru ederrean ?
Errepublikak ez du irakaspen
ematerik bakezko aldarrikapen
guztiei atea dietelarik zerratzen
argia ez datorke kazernetarik,
are gutxiago dinamitaren haritik
baina elkarrizketatik eta bake zuzen eta
iraunkorraren alde utzietarik