entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2014-10-20

Saioa taldeak 'Bi' izenburuko diskoa argitaratu du

Kamila Zubeldia (Umama) eta Marieder Iriart (The Sparteens) musikariek osatzen dute

Saioa bikotea. Saioa bikotea.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hamar kantu dira, folk doinupekoak

Saioa taldea (ez nahastu Saioa bakarlariarekin) Bi izeneko diskoa argitaratu du Usaina Records zigiluaren bidez. Hamar kantu bildu diztuzte diskora, goxoak eta malenkoniatsuak, folkaren bidetik. 2005ean lehendabiziko maketa argitaratu zuten, eta diskoetxetik adierazi digutenez, "lehen kantuen ildo beretik segituz (...) Iparraldeko folkaren paisaia klasikoari ukitu desberdina ekartzen diote. Honela, musika moldaketak senezko idazkera batekin izenpetzen dituzte, atzoko eta gaurko idazleen testuak erabiliz". Hala, Nemesio Etxaniz, Joan Casenave, Patxi Perurena edota Joseba Sarrionandiaren hitzak erabili dituzte.
Musikari dagokionean, abestiak garbiak eta gardenak dira, akustikoak, folkaren ehunduraz eraikiak. Kamila eta Mariederren ahotsek ezin hobeki ixten dute zirkulua. Harribitxirik ere topatuko du entzuleak. Guretzako, adibidez, Bazabiltza kantua.
Willis Drummond taldearen Usain epela kantuaren bertsioa ere egin du bikoak, Anthology diskotik (2006) hartutakoa.

KANTU ZERRENDA
01. Bizi baikara
02. Bazabiltza
03. Armiarma eta izarra
04. Lur bakartian
05. Ikusten duzu ilunabarrean
06. Etzen atzokoa
07. Bidean
08. Usain epela
09. Inork agintzen ez didalako
10. Bai baleki

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.