Herri Sanferminak martxan.
Musika egitarauak Santo Domingo kalean gora doazen Torrestrella ganadutegiko zezenek baino bultzada askoz handiagoa dauka
Gora Iruñeak aurtengo Sanferminerako prestatu duen egitaraua jakinarazi du gaur goizean (maiatzak 29). Inondik inora, programa erakargarria, askotarikoa eta deigarria lotu dute.
Euskal Herriko taldeak dira nagusi eta jai esparruan entzunen diren soinuak gustu eta ia zaletasun guztiak asetzeko modukoak: ska-punk festazalea, hardcore punk gordina, folka, punk rocka, hip-hopa eta rapa, jatorri jamaikar eta afrikarreko doinuak, metala, rocka...
Bestalde, zale mordoa erakartzen ohi duten hainbat taldek joko dute: Berri Txarrak, Kashbad, Betagarri, Esne Beltza, Governos, Los Chicos del Maiz, En Tol Sarmiento...
Egunez eguneko egitaraua jakin bitartean, honatx Jaigunean joko dute taldeen zerrenda:
Musikaz aparte, noski, bestelako ekitaldi, ikuskizun eta ekintzak izanen
dira gozagai Jaigunean: bertsolariak, bazkariak, sokatira,
bakarrizketak, zirko tailerrak, Irrien Lagunak, soka saltoa, erralodi
topaketa, zezentxoak, rokodromoa...