entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-04-04

Sei kantuko EP dotorearekin debutatu du Aguxtin Alkhat musikariak

'Ihes egin' du izenburua eta UsoPop zigilupean argitaratua izan da

Ihes egin diskoaren azala. Ihes egin diskoaren azala.
Heletako musikari gaztea da Aguxtin Alkhat. Folk rock eta folk poparen arrastoan sei kantuko diskoa argitara eman du.


Ez dugu orain gutxi arte ezagutu. Bere izena aurten entzun dugu lehen aldiz, UsoPop jaialdiarekin erlazionatuta (maiatzaren 4an burutuko dena portzierto). Izan ere, UsoPop-eko jendeak Alkhat-en estreinako lana argitaratu du, sei kantuko EPa, txukuna eta dotorea, kanpotik zein barrutik.
Pasarte dylandarrak antzeman ditugu zenbaitetan eta, esan bezala, indie folka eta folk rocka ditu ardatz. Kartoi gainean serigrafiatua, eskuz egindako liburuxka sartu du Sarako musikariak. Argitalpen mugatua da (300 kopia zenbakituak), zortzi eurotan saltzen dena. Bere bandcamp-ean ere, formatu digitalean eskura daiteke.




Diskoaren grabaketan parte hartu dute:

Aguxtin Alkhat: ahotsa, gitarra, harmonika.
Julien Labat: gitarra.
Xan Bidegain: gitarra apala.
Felix Buff: bateria.
Kamila Zubeldia & Nahia Zubeldia: koroak (Gau Ta Egunez, Laia, Ihes Egin).

Hitzak eta musika: Aguxtin Alkhat.
Patrick Fischer: grabaketa (Atabal estudioetan) eta nahasketa.
Sylvine Fau, Caroline Tkatchenko: Artwork eta diseinua.

package image

http://aguxtinalkhat.bandcamp.com/
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.