Hiruko gordina da Sharon Stoner. Zuzenean husten den talde horietakoa. Trinkoa eta boteretsua. Basamortuko zuloren batean ibili dira azken urteertan, itzalean. Eta denbora probestu dute bederatzi kantu beri grabatzeko.
Zenbat urte igaro dira jada lehen maketa hura atera zutenetik. Hamar? Hor nonbait ibiliko da. Orduz geroztik hiru disko luze atera dituzte, rock gordinaren bidetik atera gabe, "stoner" etiketapean, estilopean nahi bada, baina hortik haratago bizia dagolea erakutsiz, azken diskoan esaterako, non "sonoritate eta erregistro anitzekin" topatuko garen, Iker Barandiaran kazetariak prentsa oharrean idatzi dien moduan.
Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak izenburuko azken lanak bederatzi kantu dakartza. Honatx abesti zerrenda:
01. Gogoan 02. Saiak zai 03. Jauzi 04. Zure ezpainak laztandu gabe 05. Inurriak 06. Bosforo, desioa eta distantzia 07. Ispiluak 08. Ertzak 09. Sizigia