Siroka. Argazkia: Goio Ramos.
Bizkaiko Siroka musika taldeak gaur aurkeztu du Karosi disko-liburua. Lan osoa “lehentasunak” kontzeptuan oinarritu da.
Hainbat lehentasun aukeratu eta gero, lehentasun horiek abestien bidez eta istorioen bidez deskribatu dituzte. Emaitza 9 ideia, 9 abesti eta 9 istorio dira.
Maria (ahotsa), Pepo (baxua), Gorka (bateria) eta Ekaitz (gitarra)
Siroka dira eta oraintxu
Karosi izenburuko bigarren diskoa argitaratu dute: rocka opinarri duen lana, ahots melodiko batez lagunduta eta erritmo dantzagarriekin eraikia.
Tio Pete (Urduliz) estudioan
grabatu dute 2011ko martxoaren 11 eta 26 bitartean Karlos Zubiaga teknikoaren eskutik eta Jabi Palaciosen produkziopean. Bonus Track-a berriz, (
Bihotzetatik zintzilik) Etxerat elkartearentzat grabatu zuten 2010eko ekainaren 19 eta 20an Garate (Andoain) musika-estudioan Martxel Arkarazo teknikoaren eskutik.
Diskorekin batera,
ipuin-liburu bat dator. Ipuina Sirokaren berezko ekoizpena izan da.
Nortasuna, hizkuntza, adiskidetasuna, askatasuna, borroka, denbora, gozamena eta maitasuna bezalako lehentasunetan oinarritutako 9 abesti eta 9 istorio.
Abestien
hitzak, Sirokaren berezko uztaz gain, Ruben Riverok, Jone Uriak, Mikel Etxaburuk, Beñat Hach Embarek-ek eta Gotzon Barandiaranek egin dituzte.
Diskoa eskuratzeko aukerak:
1. Hainbat dendetan egongo da (Gatazka gunea Bilbon, Eztabaida gunean Algortan…)
2. Gatazka guneko posta bidezko zerbitzua.
3. Internet bidez. Horretarako, 2Dzanga enpresako Hodei Cepedak, diskoa zuzenean mugikorrera deskargatu ahal izateko QR delakoa sortu du eta web orri berezi bat egin du diskoa ostatzeko Hala ere, teknologia horren berriekin ohitua ez daudenentzako ere gure web orritik (sirokataldea.com) deskargarako esteka bat jarriko dute.