entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-05-07

Skasti taldeak 'Maskarak' disko berria argitaratu du

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Elkar diskoetxearen babespean argitaratu dute zarauztarrek beren bigarren lan luzea

Nabarmena izan da Skasti taldearen eboluzioa duela 10 urte sortu zenetik. New Age estreinako diskoak (Xuxurla Musika, 2013) aro berri baten hasiera suposatu zuen taldearentzat. "Urteetan zehar eskainitakoaren berrikuspen kritiko" baten emaitza izan zen disko hura.

Orduan emandako norabide aldaketa berrestera datoz oraintsu argitaratu duten diskoarekin. Maskarak du izenburua, beren ibilbideko bigarren lan luzea da eta oraingo honetan Elkar etxearen babesean argitaratu dute.
Rock alternatiboa, indie popa, dantzarako musika eta beste horrenbeste doinu aurkituko ditu entzuleak disko berri honetan. Ez ordea ska doinurik.

HURRENGO KONTZERTUAK
2015-05-07 - Donostia (Gipuzkoa), Victoria Eugenia Club, 20:00etan.
2015-05-17 - Anoeta (Gipuzkoa), Gaztetxean.
2015-06-06 - Azpeitia (Gipuzkoa), Sanjuandegi auzoan.
2015-06-27 - Laudio (Araba), Txosnetan.
2015-07-18 - Gasteiz (Araba) Zabalgane auzoan.



bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.