Harcore jaialdi polita antolatu dute. SNFU, Estricalla, Arrautz Ustelak eta disko jartzaileak.
90eko hamarkadan sona dezente lortu zuen Kanadako bandak Epitaph diskoetxearen magalean.
Hardcorearen eszenaren baitako beste talde ospetsu batekin jaialdia antolatu dute Putzuzuloko lagunek. Kasu honetan,
SNFU hardcore taldea izango da kartelburua. Taldea
1981ean sortu zen Edmonton-en (Kanada) eta hardcorearen zein skate-punkaren erreferenteetako bat bilakatu ziren. Konpromisozko letrak eta jarrera erakutsi izan dute urte guzti hauetan eta 10 disko grabatu dituzte. Azkenekoa 2013an atera zuten:
Never Trouble Trouble Until Trouble Troubles You izeneko lana. Hori bai, 30 urte luze hauetan taldekideen joan-etorriak zenbatu ezinak izan dira. 90eko hamarkadaren erdi aldera izan zuten arrakastarik handiena
Epitaph diskoetxearekin sinatu eta gero.
Euskal Herrian, zuzenean izan genituen duela urte mordoxka Txitxarro dantzalekuan. Eta orain, hainbat urte beranduago, Zarauzko Putuzuzulo gaztetxean ikusteko aukera izango dugu uztailaren 25ean, Mr. Chi Pig mikroan izango dela.
Estricalla eta
Arrautz Ustelak taldeak izango ditugu haiekin gaua girotzen. Estricallak
Marrazoa bezain azkar udaBira2014 aurkezten jarraitzen du.
Triple Asalto Mortal diskoa aurkezten jarraitzen dute jotafuego.
Orioko taldea berriz, denbora luzez eszenatokietatik kanpo izan ostean bueltan da. RKL eta hasierako BAP!!! taldearen arteko nahasketa bikaina eskainiko dute. Beraien ibilbideko abesti mitikoak eta oraintxe prestatu dituzten kantu berriak ere zuzenean joko dituzte.
Jaialdiari akabera ederra emateko,
Mirotza,
Okerreko eta
Olarius Brothers disko jartzaileak izango dira gaua girotzen.
SNFU - Paintfull Reminder
https://www.youtube.com/watch?v=3jeA7R_gmbUSNFU- Never Trouble Trouble Until Trouble Troubles You 2013
https://www.youtube.com/watch?v=qae4bWhbxXcESTRICALLA
https://www.youtube.com/watch?v=SbwXrovxJQEwww.estricalla.bandcamp.com