entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-10-10

SOLOMON BURKE SOUL ABESLARI HANDIA HIL DA

Solomon Burke handia. Solomon Burke handia.
Lotura erlazionatuak
Filadelfiako (AEB) Solomon Burke abeslaria igandean hil zen Amsterdamera kontzertu bat ematera zihoala, 70 urte zituela. Bere gizentasuna bere gizatasunaren parekoa zen. Everybody needs somebody to love abestiarengatik gogoratua izanen da, baina guk berri hau idazteko Stupidity aukeratu dugu.

Solomon Burke abeslari ikaragarria izan zen. Ikaragarria eta malgua, izan ere soula eta r&b-a ez ezik gospel eta country doinuak grabatu eta interpretatu baitzituen. Atlantic diskoetxerako egin zituen diskoak dira interesgarrienak, 60ko hamarkadan.

Gure artean ere izan zen Donostiako Jazzaldian, duela ez asko. Everybody needs somebody, Cry to me eta beste arrakasta asko izan zituen. 21 seme-alaba eta 90 biloba utzi zituen gizon handi honek (bere zentzu guztietan).
Guk, adio esateko, bi kantu aukeratu ditugu. R&b estiloko bi abesti puska. Bietan bere barre maltzurra entzun dezakegu: Stupidity eta ome In Your Heart. Bere barrearekin gelditzen gara. Eta bere grabazioekin.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.