entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Urko Ansa 2012-04-03

Sonisphere jaialdia

Getafe infernua bihurtuko da maiatzaren 25 eta 26an

Sonisphere 2012. Sonisphere 2012.
Aurtengoan ere ezinezkoa izango zaigu tentazioari eustea eta berriz ere Getafen amaituko dugu heavy metalaren tenplua bihurtu den jaialdi honetan.
Ingalaterrako Sonisphere bertan behera gelditu bada ere (sarrera gutxi saldu direlako), Getafekoak ez dauka inolako arriskurik eta ziur egon gaitezke festa ezerk zapuztuko ez digula. Ezta, antza denez, iaz jasan behar izan genuen bero itogarriak ere. Uztailetik maiatzera aurreratzean, askoz ere erosoago egongo gara, printzipioz. Honela, kartela ia itxita dagoelarik, talde hauexek joko dute:


Ostiralean (Maiatzaren 25ean)
SOUNDGARDEN
THE OFFSPRING
LIMP BIZKIT
MACHINE HEAD
KYUSS LIVES!
PARADISE LOST
ORANGE GOBLIN
RISE TO REMAIN
KOBRA AND THE LOTUS
SKINDRED
SIX HOUR SUNDOWN

Larunbatean (Maiatzaren 26an)
METALLICA
SLAYER
EVANESCENCE
MASTODON
WITHIN TEMPTATION
FEAR FACTORY
CHILDREN OF BODOM
GOJIRA
CLUTCH
ENTER SHIKARI
GHOST
VITA IMANA
SISTER
bidali zure berria Bidali zure berria

SARRERAK, BIDAIAK...

2 egunetako bonoak 89 euro balioko ditu (+ gastuak)
Ostiraleko sarrerak; 55 + gastuak
Larunbatekoak: 55 + gastuak
Sarrerak ohiko puntuetan izango dituzue eskuragai.

Informazio gehiago: es.sonispherefestivals.com atarian
Azkenik, antolatutako autobusa egongo da www.metalnorte.es-en eskutik.
Irteerak Irun eta Donostiatik izango dira. Joan-etorriaren salneurria 50 eurokoa izango da.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.