entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-11-18

Sorgin Gaua jaialdiaren X. urteurrena

Azaroaren 22 eta 23an eginen da Zizur Nagusian

X. edizioaren kartela. X. edizioaren kartela.
Hamar urte bete du hitzordu ez-komertzial honek. Aste honetan zehar burutzen ari diren ekitaldi desberdinak asteburuan amaituko dira bi eguneko jaialdiarekin. Hogei taldetik gora ariko dira, tartean, Never Surrender eta Estricalla.

Azaroaren 19an abiatu eta 23ra arte luzatuko da Sorgin Gaua jaialdi ez-komertzialaren X. edizioa. Hitzordua, beti bezala, Zizur Nagusian (Nafarroa) da. Asteburuko kontzertuez gain, hitzaldiak, eztabaidak, bakarlariak, distrien azoka, jantoki barazkijalea eta manifestu antikomertziala egin eta antolatu dituzte. Kontzertuei dagokienean, aurten jaialdia bi egunez ospatuko da eta 20 talde baino gehiagok joko dute.

TALDEAK
Never Surrender
Sensa Yuma
Afu
ZTK Rap
Demokrazia Zero
Prest!
Fiemo
Estricalla
Nazka
Raperos de Emaus
Lega
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.