entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-01-07

STEVE ALBINIK GRABATUKO DU BERRI TXARRAK-EN DISKO BERRIA

Steve and Berri, Steve Berrini (bai, txiste tamalgarria...) Steve and Berri, Steve Berrini (bai, txiste tamalgarria...)
Lotura erlazionatuak
Berri Txarrak taldeak STEVE ALBINI teknikari ezagunarekin grabatuko du bere lan berria, Chicagoko Electrical Audio estudioetan (AEB). Rock independientearen historian ezinbesteko izena, Steve Albini besteak beste Nirvana, PJ Harvey, Iggy & The Stooges edota Pixies bezalako taldeekin aritu izan da.

Berri Txarrak apirilaren 4an sartuko da estudioan euren seigarren diskoa izango dena grabatzera. Steve Albinik teknikari ezagunak grabatuko du beren lan berria, Chicagoko Electrical Audio estudioetan (AEB).Momentuz ez dago lan honen kaleratzen datarik.

Bestalde, taldeak blog bat jarriko du abian, diskoaren prestaketaren inguruko xehetasunak, gogoetak eta abar bertan argitaratzeko asmoz. Blog hau Berri Txarrak-en myspace orrian aurki daiteke (www.myspace.com/berritxarrak).


BERRI FUJI ROCK-EN YOUTUBEN IKUSGAI

Zuetako askok jakingo duzuenez, Berri Txarrak azken FUJI ROCK festibalean aritu zen jotzen. Hauxe da Japonian egiten den musika jaialdirik garrantzitsuenetakoa. Ibon A. Totorikak erreportaje labur bat prestatu du berriki honen inguruan, taldeak bizitako esperientzia eta ikuslego japoniarraren erantzuna ikus dezazuen.

Egizu klik azpiko estekan erreportajea ikusi nahi baduzu:
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.