Joan den urriaren 9an Urretxun jo ondoren, Bartzelonako Suzy & Los Quattro taldea Euskal Herrira dator berriz hiru kontzertu ematera.
Suzy & Los Quattro bere hirugarren diskoa, orain arteko onena eta segur aski bariatuena, aurkeztera itzuliko da gurera. Hank du izenburua eta Bartzelonako BCore ezagunak argitaratu du. Disko guztia, orain dela bi urte galdu zuten Zumarragako Hank lagunari eskeinia dago. Jada aipatu dugu, taldearen orain arteko diskorik borobilena da. Power pop eta punk poparekin batera, rock and roll andana, doowop-a, soula... aurkitzen ahal ditugu lanak jasotzen dituen hamaika abestietan.
DATU BI
* Ekoizlea Robbie Rist (The Rubinoos, Steve Barton, The Mockers) izan dira. * Kolaborazioetan Tim Cross (The Adverts / Mike Oldfield) eta The Rubinoos (Kalifornia) izan dituzte.
Kontzertuetan diskoa CD eta LP formatutan erosteko aukera izango da. LP formatuak gainera, BCore zigiluak ohikoa duen bezela, CDa ere dakar barruan. Abenduan Japoniatik jotzen ibiliko dira, 9 kontzertu eskeiniz. Beren web horritik diskoaren textu guztien itzulpenak deskargatu ditzazkezue, espainieraz, katalanez zein euskaraz, besteak beste.
25, Le Bukowski (Donosti)
26, El Balcon de la Lola (Bilbo)
27, Ibu-Hots (Gasteiz)