entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-02-05

Tapoi fest! Bergarako gaztetxean

Hardcore jaialdia ostiral eta larunbat honetan

Tapoi Fest! Tapoi Fest!
Miradas de cristal - Necesidad de Luchar
DISKOIRÄÄ - Rosa Díez (Ateneo llibertari del Besós 5-12-09)
Paperaren gainean, hardcore festa itzela prestatu dute asteburu honetarako Bergarako gaztetxean. Eta paperaren gainean idatzita ikusi ditugun taldeek ezin dute hutsik egin. Euskal hardcorearen talde esanguratsuenetako batzuk ikusiko baititugu oholtza gainean: Humilitate, Vitesse, Jam, Fly Shit, Diskoiraä...

Erritmo azkarrak eta oldarkorrak gustokoak badituzu, mezu zuzenak eta konprometituak abiadura bizian irenstea gokoko baduzu, zapatilla birrintzailea bazara, hau da zure jaialdia. Euskal Herriko eta kanpoko talde andana bilduko da Bergarako gaztetxean asteburu honetan. Ez ditgu talde guztiak ezagutzen, baina entzun ditugunak (eta zuzenean ikusi) oso onak dira.
Honatx Tapoi Festen arituko diren taldeak eta dj-ak:

Ostirala, 22:30
(3 euro)
Humilitate
Vitesse
Yaw
Diskoiraá
+ Zarata dj

Larunbata, 18:00
(doan)
Fly Shit

Larunbata, 22:30
(5 euro)
Necesidad de Luchar
Gargamboig
Keep Digging
Adrenalized
Jan
+ 90seg. dj
EUSKAL HARDCOREA, ETENGABEKO ZARATA

Entzun! liburuaren azken zenbakian, 61.nean alegia, euskal hardcoreari buruzko txostena idatzi zuen Gotzon Hermosillak. Egoitz Irizarren argazki ikusgarriek laguntzen dute testua. Hell Division, Iron Batasuna, Erantzun, Humilitate, Metralleta, 25th coming fire, Adrenalized, Ira et Decessus, Kobory, Karkaba, Zaborra, Stricalla, Supercools, Fly Shit, The Rodeo Idiot Engine, Diskoiraä, Arny et Les Chachiz, Spandau Bullet, Represion, Cricbat, Pabvellon 314, Esteka, Deposito de Cadaveres, Vitesse, Cordura, Inserta, Fuego de Cobertura, Al Infierno en goitibera.... eta beste talde askoren aipamenak agertzen dira.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!