entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2016-03-03

Tapoi Fest V jaialdia egingo dute asteburu honetan Bergarako gaztetxean

Bataalla, Viva Bazooka, Keep Diggin, Maradona, Fly Shit, Ezin Izan, Appraise eta Take Warning taldeek joko duzte

Tapoi Fest V. Tapoi Fest V.
Lotura erlazionatuak
Bi egunez belarriak birrintzeko aukera izango dute punk eta hardcorearen zaleek

Txapa irratiko Jar itzazu tapoiak irratsaiko lagunak antolatzen duten Tapoifest jaialdiaren 5. edizioa egingo da martxoaren 4 eta 5ean Bergarako gaztetxean. Musiakri dagokionez, hardcore-punka izango da nagusi eta aurreratu digutenez, anbiente ederra!!

Berrikuntzarik izango da aurten: bost urteotan aritu diren talde guztien kanta banarekin disko-bilduma bat osatu dute antolatzaileek, eta bertan eskuratzeko aukera izango da.
Jaialdia bi egunez egingo da, eta gaueko lau talde ariko dira zuzenean.

  • Martxoak 4, ostirala - 22:00
    Bataalla + Viva Bazooka + Keep Diggin + Maradona
  • Martxoak 5, larunbata - 22:00
    Fly Shit + Ezin Izan + Appraise + Take Warning


Beti bezala, kontzertuak irrati bidez eskainiko dira: 97,2 (FM) edota http://www.txapairratia.org/ bidez (zuzeneko streaming-a).

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.