entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-08-20

Taupaka egitasmoa sortu dute

Euskal Sorkuntzaren sustapenerako kultur elkartea da. Ez da musika sormenera mugatuko, nahiz eta, modu batean, MusikHerriak utzitako hutsunea betetzera dator

Lotura erlazionatuak
Taupaka elkarteak disziplina artistiko orotako sortzaileak hartuko ditu bere baitan. Sorkuntza lanak sortzen dituztenei, lanak sortu, argitaratu eta zabaltzeko baliabideak errazteko egitasmo autogestionatua da


MusikHerria herri diskoetxea desegin ondoren, bertako zenbait kidek beren lanak argitaratzeko elkarte baten beharra ikusi zuten. Musikara mugatzetik urrun, sormen disziplina artistiko orotara zabaltzea erabaki zuten ordea, disziplinen arteko elkarlanak eta harreman loturak elkartea bera sendotuko dutelakoan. Oraingoz, soilik musikariak egon arren, laster sortzaile gehiago batzea espero dute.



Honatx Taupaka elkarteak igorri digun txostena proiektuaren nondik norakoak zehaztasunez ezagutzeko:
 
TAUPAKAREN IZAERA ETA HELBURUAK

  • Gu Geuk Egin... Autogestioa!
Errekurtsoak komunean jarriz eta elkarri lagunduz, gure sorkuntza lanei dagokien ahalik eta esparru gehienen kudeaketa guk egitea da xedea.
  • Izaera / Definizioa
• Euskal Herriko proiektua.
• Euskalduna: Euskal kultura eta euskal sorkuntza bultzatuko du.
• Emakumeen papera sorkuntza munduan bultzatuko da.
• Copyleft-aren aldeko apustua egiten du.
• Autogestionatutako proiektua eta autogestioaren aldekoa.
• Ez da enpresa bat, kultur elkarte bat baizik.
• Sorkuntzaren munduko beste eragileekin erlazio zuzena edukiko du.
  • Helburuak
• Sorkuntza guztien zabalpena eta ekoizpena egitea.
• Sormenaren balore soziala indartzea.
• Laguntza kolektiboa indartzea.
• Sortzaile alternatiboen kolektiboa indartzea.
• Euskarazko sorkuntza indartzea.
• Euskal herrian egindako sorkuntza alternatiboa indartzea.
• Ekoizpen alternatibo eta komunitarioak bultzatzea.
• Guzti horri lotuta dagoen ekimenak bultzatzea.
• Errekurtsoak komunean jarriaz, lana erraztea.
• Kultur mugimenduan eragitea.


TAUPAKA PROIEKTUAREN AZALPENA

  • Sortzaileon arteko indar metaketa bat da Taupaka. Elkarlaguntza eta auzolanean oinarritutako funtzionamenduaz, autogestioan oinarritutako proiektu berria. Elkartearen parte diren sortzaileen lanen kudeaketa ahalik eta osoena autokudeatzea du helburua, lanaren hasierako ideiatik, publikoan aurkezterako prozesu osoan lagunduz. Erabaki danak sortzaileon esku geratzen dira, sormen lan erabat baldintzatugabeak eratuz. Sormen lan hoiek argitaratzeko eta aurkezteko baldintza duinak bermatzeko lana burutuko du elkarteak. Sorkuntza lanak aurkezteko zirkuituak eratu eta jada martxan daudenetan elkarteko sortzaileak kokatzeko ahaleginak egingo dira. Era berean, sorkuntzarako propio ziren espazioen berrreskurapenean
  • Filosofia Orokorra
· parte hartzea
Parte hartzeko bi modu definitu ditugu. Alde batetik aktiboki parte hartzeko aukera, bai bilera eta
erabaki guneetan, eta bestalde, era pasiboago batean, Taupakak eskaintzen dituen zerbitzuak erabilita.
· aspektu legalak
Taupaka irabazi asmorik gabeko elkarte bezala eratua dago.
Lanak Copyleftean edo lizentzia gabe argitaratzen ditugu.
· onartzeko minimoak
Lanak copyleftean edota lizentzia barik argitaratzea.
Urteroko bazkide kuota ordaintzea.
Gutxienez, urteroko asanblada orokorrean parte hartzea.
  • Konpromisoak
Diskurtso kultural bat eratzeko eta diskurtso hori zabaltzeko konpromisoa.
Sortzaileen lanak duintasunez eta gardentasunez kudeatzeko konpromisoa.
Sormen lanak zabaltzeko tresnak eratu eta kudeatzeko konpromisoa.
Herri mugimenduko beste eragileekin elkar lan egiteko konpromisoa.
  • Zerbitzuak
Kulturaz gozatzeko nahia duen edonorentzako zerbitzu kultural anitzak:
-Sormen lanetaz gozatu eta informatzeko web orria: Taupaka.com (deskargak, estekak eta informazio
eguneratua).
-Online Denda: Gure sormen lanak online erosteko denda gure web orrian.
-Kultur antolatzaileentzako sorkuntza eskaintza zabala kudeatzen duen bulegoa.


KONTAKTUA: taupaka@gmail.com
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!