entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Arkaitz Villar 2013-01-08

The Breeders taldeak

20. urteurrena. 20. urteurrena.
Lotura erlazionatuak
Berriz ere oholtza gainean ikusteko aukera izango dugu 2013an

1993an argitaratu zuten Last Splash diskoaren berrargitarapenarekin batera mundu bira egingo du talde estatubatuarrak. Diskoa grabatu zueneko talde bera bildu (Kim Deal, Kelley Deal, Josephine Wiggs eta Jim MacPherson) eta bertako kantuak taula gainean aurkezteko dituzte.
Last splash The Breeders taldearen lan esanguratsuenetakoa da eta Cannonball edo Divine Hammer bezalako abesti ezagunak biltzen ditu.
Momentuz, ekainean Erresuma Batuan Deerhunter-ek koordinatuko duen ATP jaialdian parte hartuko dutela iragarri dute baina datozen asteetan data gehiago iragarriko dituzte.
Itxaronaldia baretzeko New Year kantuaren bideoa utzi digute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.