The Cure.
Kobetamendiko jaialdiaren zazpigarren edizioa gizentzen doa gutxika. Robert Smith-en taldea izan da gehitu den azken izen handia, baina gehiago daude.
The Cure –Robert Smith (ahotsa eta gitarra), Simon Gallup (baxua), Jason
Cooper (bateria) eta Roger O’Donnell (teklatuak)– bira eginen dute Europako jaialdi handienetan barrena uda partean. Bilbo izanen da geldialdietako bat eta taldearen 14 diskoetatik osatutako errepertorioa eskainiko dute.
Gehitu diren gainontzeko taldeak hauek dira:
Corizonas, The Inspector Cluzo & The FB’s Horns, Tribeseta eta
Zoé.
Oharra: urtarrilaren 24ra arte eros daiteke abonu-eskaintza: 85 euro + gastuak hiru egun.