entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

Myriam Gartzia 2012-04-24

The Uski's talde bizkaitarrak laugarren diskoa kaleratu du

“Tximinotan” du izenburua, baina kontuz, ez dute itsasoa laga ohianera joateko

The Uski's. Argazkia: Iker Barbero. The Uski's. Argazkia: Iker Barbero.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Elantxobe eta Ibarrangeluko taldeak, surf doinuak atzean utzi gabe, rock, funky, country eta blues doinuetan ere errege izan daitekeela erakutsi du disko berri honekin, Tximinotan (Baga Biga, 2012)

Esan bezala, itsasertza eta surf rocka ahaztu gabe, disko desberdina egitea nahi izan dute The Uski's-eko lagunek. 2003an sortu zirenetik, laugarren luzea dugu hau eta pilatutako esperientzia nabaria da. Gauzak horrela, beste soinu baten bila aritu dira eta azken diskoa rockezaleagoa atera zaie. Hala ere, “aurreko diskoen ildo beretik doa azken hau, ere”, esan digu Oier Lakak, taldeko baxu-joleak, “baina beste norabide bat hartzea nahi izan dugu. Ahotsen tratamendua bera bada ere, ahotsak atzerago geratzea nahi izan dugu, taldearen soinuak potentzia gehiago izan dezan eta, nolabait, gitarrak garbizaleak indartu”, jarraitu du. Abestien hitzak, rock klasikoaren gaiak jorratzen dituzte: neskak, jaia, asteburua... Baina bada bat edo beste salaketarako, Ere ke Ere abestia, adibidez, nahiz eta, azken hau ere, doinu festazaleak darabilen.



“Produkzioari esker lortu dugu bilatzen genuen soinu rockeroa”, jarraitu du Anartz Lakak, gitarra joleak, “eta honen arduraduna Iñigo Etxebarrieta “Pitu” (Extremoduro, Gatibu), taldearen lehendabiziko ekoizlea izan da, soinu desberdin hau lortzeko berriro berarengana jo nahi izan dugu-eta”. Mungiako Muxikon estudioetan (lehengo Lamiak estudioa) grabatu dute disko berria 2012ko urtarrila eta otsaila bitartean.
Hurrengo asteetan, Bermeo, Ondarru eta Bilboko Kafe Antzokietan egingo dituzte lehen aurkezpenak edo kontzertuak, gerora, eta udari begira, hainbat herriko jai eta plazetan jotzea eta ondo pasatzea nahi dute The Uski's-eko lagunek, “disko berria beti da aitzakia ona han eta hemen jotzeko”, jarraitu du Anartzek. Bitartean, Kafe Antzoki desberdinetan egingo dituzten kontzertuak doakoak izango dira, “ea horrela jendea animatzen den diskoa erostera” komentatu digu Anartzek, “hala ere, guretzat garrantzitsuena ondo pasatzea eta ondo pasaraztea da”.
Tximinotan

“Bizkaiko kostaldean hala deitzen zaio txipiroiak hartzera joateri, tximinotan joatea” azaldu du Ritxi Aizpuruk, Baga Bigako koordinatzaileak.  Disko berri honetan bi abiadura desberdin daudela gehitu du: “Rock klasikoko ukitua duten abestien artean, tempo erdiak eta baladak ere aurki daitezke”.

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!