entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2005-03-12

THE WHO-REN DISKO BERRIA

Who is who? Who is who?
23 urtetan ez dute estudio diskorik kaleratu, baina badirudi Roger Daltrey eta Pete Townshend-ek aurten kaleratuko dutela disko berria. Atzerapen berri bat izan du baina 2005ean kaleratuko dela baieztatu dute.
Taldeko baterijole mitikoa, Keith Moon, 1978an hil zen droga gaindosi baten erruz eta John Entwistle baxujolea 2002an hil zen Las Vegasen bihotzekoak jota. Orain geratzen diren bi partaideak materiale berria lantzen ari dira. Daltreyk hainbat kantuen ahotsak grabatuak ditu honezkero eta Townshend nahasketa lanetan dabil. Diskoa kaleratu ostean bira bat egiteko asmoa ere azaldu dute.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.