entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2015-07-14

The Wizards bilbotarrek beren lehen disko luzea argitaratu dute

70etako hard rock doinuak dakartzate hamar abestitan

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Martin Guevarak (Capsula) eta Mikel Biffs-ek (Safety Pins) akoiztu dute

2014sortutako taldea da The Wizards, baina azkar batean lortu dute komunitate rockzalearen ahoan egotea. Sekretua beren rock pozoituan eta zuzeneko indartsuetan aurkituko dugu. Gainera, berriki argitaratu duten lehen disko luzea esandakoa berrestera dator. Haien hitzetan, "70etako hasierako heavy rocka, gaiztakeri eta eromen ukitu propioarekin nahastuta, lantzen dute".

Argi dago entzun ditugun hamar kantuetan hard rocka landu eta maitatzen dutela. Bai, baina primitibismo eta zuzentasun aski dute heavyzaleak ez ezik, punk rockerrak eta rockzaleak (oro har) erakartzeko. Atzera begirako interesgarria proposatzen digute, kolpe eta indar handiz, konposizio eta interpretazio bikainez lagunduta.

Diskoa, Martin Guevarak (Capsula) grabatu du Bilboko Silver Sound Studioan eta Mikel Biffs-ek (Safety Pins) nahastu du GBBG Studio II-n. Ekoizpena berriz, Martin eta Mikelek egin dute elkarrekin.
Argitarapenaz berriz, Witch Records (taldeak sortutako zigilua) eta Gheea Music (Poitiers-eko -Frantzia- zigilua eta banatzailea) arduratu dira.



The Wizards bilbotarrek Plagues izeneko lau kantuko EPa argitaratu zuten 2014an eta egin zizutzten bi edizioak agortu zituzten. Urtea ongi amaitzeko, Bilbao-Hiria musika lehiaketa irabazi zuten Metal atalean. Zuzenean etengabe aritu dira, eta Frantzian ere jo izan dute.
bidali zure berria Bidali zure berria
KANTU ZERRENDA

01. Gravepisser
02. Cimmerian Lard
03. Deal With a Witch
04. Misty Day
05. Welcome to The Future
06. Conjure
07. Saviours
08. Serpent Mind Blowin'
09. Curse of Hecate
10. 1892 Hammer of The Witches

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.