entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-07-10

The Young Wait, Alabamatik Kantabrikora rock amerikarraren bidetik

'Holy Ghost' izeneko lau kantuko ep-a argitaratu berri dute

Zazpi hazbetekoaren azala. Zazpi hazbetekoaren azala.
Donostiako Fer García eta Alabamako Chip Kilpatrick musikariek Gipuzkoako hiriburuko musika denda batean elkar ezagutu zuten kasualitatez 2010 urtean. Bi urteren bueltan, lau abestiko ep dotore batekin debutatu dute GP Records-en eskutik


The Young Wait izena jarri diote taldeari. Ep-ak berriz, Holy ghost du izenburua eta dagoeneko lantzen ari diren lehen lan luzearen aurrerapena da. Disko txiki honek lau kantu biltzen ditu, horietatik hiru konposizio propioak eta laugarrena, Up on cripple creek, The Band taldearen bertsioa. Izan ere, The Band taldea bikote honen eragin nabarietako bat da. Baina ez bakarra: Tom Petty, Tom Waits, Balck Crowes... eta hegoaldeko rock eta folk amerikarra haien koktelera "sonikoan" ere badaude. 

Donostiako GP Records-ek (Ruta 66 aldizkariko zigiluarekin elkarlanean) argitaratu du ep kurruskari hau.

ABESTI ZERRENDA
A ALDEA
1. Holy ghost (of sympathy)
2. Two worlds collide

B ALDEA
1. Up on cripple creek
2. Tornado



Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!