entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2009-07-30

TOTAL HARROKERIYA EUROPE TOUR 09, ZARAUZKO HARDCOREA BERRIZ EUROPAN

Total harrokeriya. Total harrokeriya.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ostiral honetan, hilaren 31n, hasiko da Humilitate eta Burux Lee taldeek elkarrekin egingo duten europar bira. Zazpi kontzertu emango dituzte hainbat herrialdetan eta kilometro ugari egingo dituzte furgonetan 12 egunetan zehar. Frantzia, Holanda, Alemania, Polonia, Txekiar errepublika eta Suitzatik pasako dira.

Gipuzkoako hardcorea, Zarauzkoa ere esan genezake, Europara doa berriz. Oraingo honetan Humilitate eta Burux Lee taldeak. Total Harrokeriya Europe Tour 09 abian da…


Humilitate 2008ko azken egunetan sortutako taldea da. Talde berria, baina orain arte hainbat taldetan ibilitako partaidez osatuta dago Zarauzko hardcore-thrash boskotea. Besteak beste, Erantzun, Ira et Decessus, Folkcore, Tigger Travis edo Zulo bezalako taldeetako kideek osatzen dute Humilitate: Albixu, Murray, Arrona, Fres eta Hodeik. Apirilean eman zuten beren lehen kontzertua Putzuzulo Amets Fabrikan eta ordutik hona Beasain, Zumaia, Trintxerpe, Alegi, Amurrio, Getaria eta hainbat herritan aritu dira zuzenean. Lehendik ere Europan ibili diren musikari hauek lokalean bertan grabatutako 3 hazbeteko CDa aurkeztuko dute Europan zehar. Sei kantuz osaturiko disko txikia egunotan izango da kalean eskuragarri. Hardcore eta thrash doinuak belarrien gozagarri.

Burux Lee taldea lehen aldiz izango da Europan barrena. Eskola zaharreko hardcore doinuak metal ukituko doinuekin nahasten dituen talde honek kontzertu asko eman ditu Euskal Herrian zehar azken neguan. Folkcore taldearen errautsetatik sortutako taldeak lehen bira izango du Europan. Duela gutxi lokalean grabatzen jardun dira. Albixu, Joxema, Eneko eta Makak osatzen dute Burux Lee eta betiko hardcore taldeen eraginak eta doinu astun mantsoagoak nahasten dituzte zuzeneko indartsuan.


TOTAL HARROKERIYA EUROPE TOUR 09
08-04 Mannheim (Alemania) + Mr miyagi
08-05 Berlin (Alemania)@Kopi "Koma F"
08-06 Poznam (Polonia)@Rozbrat squat
08-07 Liberec (Txekia)
08-08 Statek Hella (Txekia)
08-09 Tubingen (Alemania) + Attack of the mad Axeman
08-10 Luzerna (suitza)@Kulturdepot
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!