entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-12-05

Trifulca Posse

Bata bestearen gainean jarri eta... berria sortu

The Clash-etik Zea Maysera. The Clash-etik Zea Maysera.
Bi abesti edo gehiago hartu, zatitu eta bata bestearen gainean jarri kantu berri bat sortzeko. Hori da Trifulka Posse-k egiten duena. Amy Winehousetik Ruper Ordorikaraino eramango gaituen bidaia musikala.


Hiru dj-k osatua, TRIFULCA POSSE, formatu berritzailea eskaintzen duen taldea da. SYR, DJ PATA eta DZ ezagunak dira Euskal Herriko eszena musikalean, askotan ikusi ahal izan ditugu eszenatoki gainean; Sorkun, Fermin Muguruza, DJ Vadim edota Esne Beltza, bezalako musikari nahiz taldeekin.

Oraingoan, bide lagun izan dituzten musika estiloak oinarritzat hartuta (hip-hopa, soula, funka...), beraien lehen lana aurkeztu digute, Mashup disko bat.

Hortaz, bi abesti edo gehiago hartu, zatitu eta bata bestearen gainean jarriz sortzen den abesti berriaz ari gara. Honekin, "gure kantu gustokoenak berritu eta aldi berean dibertigarriak bihurtzen ditugu", diote Trifulkakoek. Horretarako, Nina Simone, Jackson Five, Zea Mays, Ruper Ordorika, The Clash, Police, Ramones... bortxatuko dituzte!

Latest tracks by trifulcaposse



Jeitsi ezazu sarean doan
soundcloud.com/trifulcaposse
trifulcaposse.bandcamp.com
facebook.com/trifulca.posse.1
twitter.com/trifulcaposse
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.