Biluzik eta kontent
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Tuboskapi ska talde jendetsuak lau kontzerturekin emanen dio akabera bere ibilbideari. Hitzordua maiatzean da, Azpeitian, Urretxun, Elgetan eta Ondarroan.
Ska bertsioak jotzen hasi ziren. Gero abesti propioak sortu zituzten euskaraz, beti ere skaren doinuen pean. Euskal Herriko edozein tokitan kaña emateko asmoz aurrera egin zuten. Talde jendetsua da Tuboskapi:
Aitor (bateria)
Iban (gitarra)
Xabi (saxofoia)
Oier (Teklatua)
Hasier (Tronpeta)
Oier (ahotsa)
Gorka (tronboia)
Maikel (baxua)
Igor (ahotsa)
Tuboskapiren azken 4 kontzertuak stierkools-ekin batera izango dira. Honatx datak:
- Maiatzak 6, Azpeitian (Plazan Euskara eguna), 19:30
- Maiatzak 12, Urretxuko Gaztetxean, 22:30
- Maiatzak 18, Elgetako Gaztetxean, 22:30
- Maiatzak 26, Ondarruko Gaztetxean, 23:00