entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-01-31

Txapelpunk-ek 80etako talde mitikoak bertsionatu ditu bere disko berrian

"Krem de la Krem" du izenburua eta berau egiteko Etsaiak taldeko hiru kide batu dira

Txapelpunk 2012an. Hiru Txapelpunk 2012an. Hiru "etsai" eta Nani.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Eskorbuto, Kortatu, M.C.D, Cicatriz, Zer Bizio?, La Orquesta Mondragón edota Delirium Tremens taldeen bertsioak bildu ditu Txapelpunk-ek bere bosgarren diskora (autoekoizpena). Hamalau kantu guztira.

Disko berrian Etsaiak talde mitikoaren hiru kide ohi elkartu dira gainera. Iñigito ahotsa eta taldeko arima, Atrofi (baxua) eta Toki (bateria), elkarrekin berriro, Nani gitarrajolearekin batera.

Arestian aipatu bezala, argitalpen mugatua den Krem de la Krem diskoan Cicatriz, Eskorbuto, Zer Bizio?, Kortatu, MCD... bezalako talde ezagunen 14 bertsio aurki ditzakegu.
Hala ere, deigarrienetako bat, dudarik gabe, La Orquesta Mondragonen Caperucita feroz kantuaren bertsioa da.

KANTU ZERRENDA
01. Ume gaiztuen festa - Ume gaiztuak
02. Adiós reina mía - Eskorbuto
03. Zu atrapatu arte - Kortatu
04. Barrenkalle - M.C.D.
05. Txota - Cicatriz
06. Divino tesoro - Zurrapak
07. Plastikozko janariak - Bap!!
08. Pijos de Puta - Andanada 7
09. Caperucita feroz - La orquesta Mondragón
10. Señor juez - Zer Bizio?
11. Sucias patadas - Askatu
12. Shit on God - Txapelpunk
13. Paranoia - Etsaiak
14. Boga-boga - Delirium Tremens
ZUZENEAN

* 2012/02/03 Gaztetxea-Arrasate              
* 2012/02/10 Gaztetxea -Lemoa               
* 2012/03/02 Gaztetxea-Gernika               
* 2012/04/27 Jimmy Jazz - Madril             
* 2012/05/25 Doka kafe antzokia Donostia

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!