Gasteizko Gora tabernak lau kontzertu eta zortzi talde hartuko ditu martxoaren 26tik 29ra
Udaberriari ongi etorria.
The Volcanics, Viva Vazooka, Toni Lamuerte, Joseba B. Lenoir, The
Freeborn Brothers, Arenna, The Soulbraker Company eta Libe ariko dira
Gasteizko
Gora tabernak kontzertu sorta oso interesagarria antolatu du martxoari
akabera eman eta udaberria agurtzeko. Hain zuzen ere, Udaberri Sound
Fest izenepan, nazioarteko zein Gasteizko zortzi taldek joko dute. Rock
doinuetan ardaztutako egitaraua da zalantzarik gabe, baina rocka bera
ulertzeko eta sentitzeko oso modu desberdinak gozatu ahalko ditu
zaleak. Bestalde, jaialdi txiki honekin egungo ekipoak agur esango dio Gora tabernari.