entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak / Udako Belako
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2014-08-05

Udako Belako

Belako, bi singleen aurkezpenaren egunean. Belako, bi singleen aurkezpenaren egunean.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Mungiarrek ekainean argitaratu zituzten bi EP berriak –'AAAA!!!!' eta 'Bele beltzak baino ez'– sasoi honetako gure soinu banda bihurtu dira.


Belako 2013ko "errebelazio" taldea izan dela askotan entzun dugu. Jakin badakigu ez dela ona izaten lore gehiegi botatzea, ez Belakori ez inori, eta ongi kudeatu behar dutela orain izaten ari diren harrera ezin hobea, batzuetan kantu onak egitea bezain zaila izaten den lana. Baina, ze demontre, egia ere bada: hautsak harrotu dituzte Mungiako gazte hauek, freskotasuna, bat batekotasuna eta kantu sorta bikain bati esker. Euren zuzeneko indartsuek zerikusi handia (edo erabatekoa hobe) izan dute Belakoren izena bolbora bezain azkar zaleen artean hedatzeko. Eta zentzu honetan, detaile hutsa baino gehiago da Belako Rekords sortu izana euren diskoak argitaratzeko, autogestioa hautatu izana alegia, euren bidea jarraitzeko.

Ekainean zortzi kantu berri aurkeztu zituzten, bi EP-tan banaturik. Lehendabizikoak AAAA!!!! du izenburua eta bigarrenak Bele beltzak baino ez. Udan argitaratu dituzte Ep biak, baina hemen ez dago hodatzarik, ez eguzkirik, ez uda amaigabeei gorazarre egiten dion kanturik.



  • AAAA!!!!
Eat me! - entzun
Hong Kong Com
Monster
- entzun
AAAA!!!!


AAAA!!!! EParekin indarrean zeukaten kontratu diskografikoa itxi dute. Gordinak entzuten dira, lehorrak. Etxean grabatua, indar ilun baten jabe dira, ezinbestez harrapatuko zaituena.


  • BELE BELTZAK BAINO EZ
Mum - entzun
Crime
- entzun
“ ·· “  (interlude)
Bele Beltzak

MusicBox estudioetan grabatua James Morgan-en laguntzarekin, aurreko EParen zakarkeria bazter utzi eta konponketa garaikideagoak aurkeztu dizkigute, finagoak, elektronikaren laguntzarekin. Beti ere, ilun, hipnotikoak eta indarra galdu gabe.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.