entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-11-24

Ufestuek taldeak 'Zilo beltza' izenburuko bosgarren diskoa argitaratu du

Diskoaren azala. Diskoaren azala.

Etengabeko erasoa - Ufestuek

Etengabeko erasoa - Ufestuek

Baztandarrek hamabi kantu berri jaso dituzte lan berrian, kritikoak, zuzenak eta egosi gabeak

Zilo beltza izenburuko diskoa argitaratu du Ufestuek taldeak (DDT Banaketak). Hamabi punk-zartako dakarren lana da, gordina eta apaindurarik gabekoa. Eta musika nola, hitzak hala, zuzen-zuzenak, nahiz eta umore puntua ez zaien falta. Etengabeko erasoa, Gora Rusia, Astoa eta mandoa, Mutil Gantza, Bertze purito bat, E.T.ren lagunak edota Ufestuek kantuak dira horren lekuko. Eta bamabi kantuokin batera, diskoaren bukaeran bi sorpresatxo utzi dizkiote entzuleari.

Baztandarrek, 2015eko otsailean grabatu, nahastu eta masterizatu zuten beren 5. diskoa Elbeteko estudioetan Kandi eta Biguriaren gidaritzapean.


Ernatu hadi
Egun puta guztia daramat
sofa alu honetan etzanda
Mundua sudur aitzinetik
Nola pasatzen zaidan begiratzen

Gizarte honen parasito bat naiz
eta jada ez na ezerk kezkatzen
asteburuetan ase arte kolokatzen naiz
eta gero bakarrik lanerako bizi naiz!

Telebistari begira
pentsatu ere ez dut egin behar
konformismoa da nire xedea
zertaz begiratzen nauzue
aurpegi horrekin?

Paso egiten dut hauteskundeetan bozkatzeaz
paso baita ere manifetara agertzeaz
neure bunker barruan entzerratuta
ordenagailu aitzinean zurrupatuta

Non bizi garen ere ez naiz jabetzen
dena arroxa kolorekoa ikusten baitut
mila euro puta hauekin pozik nago eta
lanean jarraitzeko nagusiari pelota egin, amen egin!

... ernatu hadi!


  • Oharra: Diskoa CD formatuan argitaratu zuten duela hilabete gutxi batzuk. Biniloan nahi duenak berriz, zertxobait itxaron beharko du, urte amaieran edo datorrenaren hasieran jasoko baitituzte fabrikatik (arazoren bat izan dute eta prozesu guztia atzeratu egin da).
bidali zure berria Bidali zure berria
Ufestuek dira:

Mordor-eko Garrasia (baxua)
Ali Kimikoa (bateria)
Poetis Reptilianus (gitarra)
Litris Barufakis (ahotsa)

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.