U.K. Bill taldea.
Berri freskoak heldu zaizkigu Añorgatik. Rafa Cabeza eta enparauek beren hirugarren lehergailua izanen dena Garate estudioetan grabatuko dute Martxel Arkarazorekin
Abuztuaren 16an dira sartzekoak estudioan
U.K. Bill taldeko mutilak. Hasieran
lokalean grabatu behar zuten, beti bezala, "baina eskaintza ona egin
ziguten eta tira... hara goaz ez daukagun dirua gastatzera, GGG!", adierazi digute.
Dituzten 16 kantu berriz osatutako maketa grabatu berri dute
Martxel Arkarazorekin eta bera arduratuko da diskoaz ere. Asmoa 10-12 kanta grabatzea da. "Oraindik ez dugu ez izenik ez diseinu ez ezer", onartu dute.
Beti bezala, zain geratuko gara!