U.K. Bill laukoa. Argazkia: I
Ez nago lo da disko berriaren izenburua
Gauzak desberdin egin nahi izan ditu
U.K. Bill taldekoak bere hamargarren urteurrenean. Grabazio saioak eta bideoklipak tartekatu dituzte, kantuak apurka aurkezten joan dira eta abestiei ere buelta gutxiago eman dietela aitortu dute, freskotasun eta bat-batekotasunaren mesedetan.
Iker Iparra,
Oier Txope,
Unai Corral eta
Rafa Cabeza Garate
estudioetan grabatzen ari dira laugarren diskoa
Martxel Arkarazorekin. Aurtengo
maiatzean bost abesti grabatu zituzten eta orain beste bost grabatu berri dituzte
diskoa osatzeko. Martxel bera arduratu da ekoizpenaz.
Urte hasieran
Gure hitza abestia
aurreratu zuten (
Hitza aldizkariaren 10. urturrena ospatzeko) eta urrian
Ez nigana hurbildu. Hilabete honetan
Ez nago lo 3. abestia
aurreratuko dute bideoklip eta guzti,
Unai Aranak zuzenduta.
- Disko berria, abenduaren 1ean kalean izatea espero dute.
DISKOGRAFIA
U.K. Bill 2005ean sortu zen Utikan, Asgarth eta Lauroba taldeetako jendea
bilduz. Hamar urte pasa dira, eta hiru disko plazaratu dituzte: