entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-06-03

U.K.BILL ETA LAUROBA BERLINEN

Donostiako U.K. Bill eta Lauroba taldeek kontzertu batzuk elkarrekin emango dituzte hurrengo asteetan eta horietako bi Berlinen izango dira, ekainaren 14 eta 15ean hain zuzen ere. U.K.Bill-eko kideek kanta berriak egiten pasa dituzte azken hilabeteak eta Laurobakoek diskoa grabatu berri dute Bonberenean. Irailean plazaratuko dute Gor zigiluaren eskutik.

Kontzertu bira honi hasiera emateko Berlinera doaz bi taldeak. Bertan, Rote Insel eta Tomy Haus-en egongo dira hilaren 14 eta 15ean. Gogoz doaz Alemania aldera talde biak. Handik bueltan, Donostiako Le Bukowsky aretoan festa egingo dute uztailaren 5ean.

Lauroba, aurki diskoa
Bestalde, Laurobak disko luzea argitaratuko du irailean Gor etxearen eskutik. Haien kantetako bat, Ez nintzen irten behar, entzungai duzue Aurtengo Gorakada bilduman.


KONTZERTUAK
Larunbata, Ekainak 14
22:00
Rote Insel
Mansteinstrasse, Berlin

Igandea, Ekainak 15
22:00
Tomy Haus, Berlin

Larunbata, Uztailak 5
21:00
Le Bukowsky, Egia (Donostia)
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.